Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuari begira atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake Kantauri isurialdean, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute bertan. Larunbatean eta igandean baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Zerua oso estalita eta euria. Artxiboko argazkia: Jabier Sarriugarte
Atzoko euri kontuek ez dute askorik iraungo. Egunaren lehen orduetan oraindik ere euria egingo du, bereziki ipar partean eta kostaldetik gertu. Hala ere, eguerditik aurrera eta asteburuari begira atertzera egingo du. Hala ere, baliteke larunbatean eta igandean zaparrada trumoitsuak botatzea.
Euskal Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro freskoa eta bustia izango da. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik espero eta 25 graduren azpitik geldituko dira.
Goizean eta ipar isurialdean egingo du euria, batez ere. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, atertu eta ostarte zabalak zabalduko dira. Hala ere, litekeena da euria Euskal Herriaren erdialdera eta hegoaldera ez iristea.
Abisu horia euriagatik eta ekaitzengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du prezipitazio handiengatik Bizkaian eta Gipuzkoan, pasa den gauerditik eguerdira bitartean. Izan ere, baliteke ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea.
Meteofrancek, bere aldetik, abisu horia ezarri du ekaitzengatik Ipar Euskal Herrian, 08:00etatik 10:00etara.
Zer eguraldi egingo du larunbatean eta igandean?
Larunbatean tenperaturak gora eta giro eguzkitsua. Tenperatura maximoak 25-26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 28-30 ºC ingurukoak barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da, baina berehala jasoko du eta zerua nahikoa garbi egongo da. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira eta litekeena da zaparrada trumoitsu batzuk egitea ekialdeko zenbait lekutan, batez ere Nafarroan. Ekialdeko haizea ibiliko da, eta ipar-ekialdekoa gailenduko da ipar partean eguerditik aurrera.
Igandean berriro ere bero egingo du. Lurraldearen zati handi batean, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan daitezke. Haizeak hego-ekialdetik joko du eta giroa berotzen lagunduko du. Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean ipar-ekialdetik. Zeruan ostarte zabalak izango dira, eta arratsaldetik aurrera bero-hodei batzuk garatuko dira. Arratsalde-gauean ez da baztertzen zaparrada trumoitsu batzuk botatzea.
Ia bi hilabetean baino euri gehiago egun bakar batean
Atzo Euskal Herriko hainbat tokitan uztailetik hona baino euri gehiago egin zuen.
- Los Arcos (Nafarroa): Uztailetik 8 litro pilatu dira eta atzo bakarrik 21 litro.
- Tobillas (Araba): 15,7 litro uztailetik eta ia 13,5 litro atzo.
- Loiu (Bizkaia): 47,1 litro uztailetik eta 12,3 litro atzo.
- Zumaia (Gipuzkoa): 53,3 litro uztailetik eta 19,3 litro atzo.
- Biarritz (Lapurdi): 49,2 litro uztailetik eta 2,6 litro atzo.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.