Tenperatura freskoagoak udazkeneko lehen astebururako
Hodeiak ugaritu eta tenperatura jaitsi egingo da ostiral honetan. Egunaren hasieran giro eguzkitsua nagusituko da, kostaldean behe-hodeiak agertu arren. Orduak pasa ahala behe-hodeiak ugarituz joango dira eta barnealdera ere zabalduko dira. Egunaren amaieran euri txikia egin dezake Gipuzkoa ipar ekialdean, eta Lapurdin bereziki. Tenperatura nabarmen jaitsiko da ipar isurialdean, baina hegoaldean tenperatura altuak espero dira berriro ere, 30 ºC ingurukoak.
Larunbata behe-hodei ugarirekin hasiko da eta ipar isurialdean zirimiria egin dezake, batez ere kostaldean. Goizak aurrera egin ahala, hodeitza arinduz joango da eta arratsalderako eguzkitsu geldituko da. Tenperaturan orokorrean ez da aldaketarik izango.
Azkenik, igandean hodeitza aldakorra izango da; hasieran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira; ez da
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia beroagatik gaur barnealdean, 36 ºC arteko tenperaturak izango ditugu eta
Ohi baino epelagoa eta zertxobait hezeagoa dator udazkena
Udari agur eguzkitsua egingo diogu
Asteon, eguzki epela egunez eta freskoa gauez
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere