Abisu horia beroagatik gaur barnealdean, 36 ºC arteko tenperaturak izango ditugu eta
Abisua 13:00etik 19:00etara egongo da indarrean EAEn, Kantauri isurialdeko barnealdean, eta kostan 30 gradutik gertu geratuko dira termometroak. Nafarroan ere abisu horia ezarri du Aemetek.
Hainbat lagun, paseoan, hondartzan. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko muturreko tenperatura altuengatik Kantauri isurialdeko barnealdean. Maximoak 34 gradu ingurukoak izan daitezke eta abisua 13:00etik 19:00etara egongo da indarrean.
Aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak altu-altuak izango dira Euskadiko beste eremu batzuetan ere. Trantsizio-zonan eta Ebroren ardatzean 33 graduraino irits daitezke.
Kostan, berriz, maximoak freskoagoak izango dira, baina altuak hala ere, 29 gradura artekoak.
Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du, tenperatura 36 ºC-ra irits daitekeelako.
Ostiralean iparraldeko tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta ez du berorik egingo han. Hegoaldean baliteke altuak apur bat jaistea, baina 30 ºC-tik gorako izango dira leku gehienetan. Egunaren hasieran zerua garbi egongo da baina goizean Kantauri isurialdean behe-hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua hodeitsu geratuko da han. Arratsaldearen amaieran hegoaldean ere zabaldu daitezke behe-hodeiak, batez ere Araban. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da, eta bolada gogorrak izango dira arratsaldean.
Larunbatetik aurrera zerua are gehiago lainotuko da, eta freskatzera joko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera