Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iritsi da euria Euskal Herrira

Mendebaldean eta kostaldean botako ditu lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera. 

donostia-lainoa-eguraldia-luis-dadebat-imaz
Donostia, berunezko, gaur goizean. Argazkia: Luis Dadebat Imaz.

Badator iragarritako aldaketa eta gaur-biharretan euri kontuak izango dira Euskal Herrian, aspaldiko partez. Osteguna ostarte batzuekin eta erdi mailako eta goi-hodeiekin hasi bada ere, orduek aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira mendebaldetik eta euritara joko du. 

Gauean eta goizaldean bota ditu dagoeneko zaparradaren batzuk, Bizkaiko kostaldean eta Araba erdialdean, eta goizean Bilbo aldean ere ari du dagoeneko euria, baina arratsaldeko lehen orduan iritsiko da erabateko aldaketa eta, pixkana, ia denean botako du.  

Egunaren amaieran zaparrada mardulagoak bota ditzake eta ez da baztertzen ekaitzak lehertzea han-hemenka eta txingorra botatzea. Ipar Euskal Herrian abisu horia izango da 14:00etatik gauerdira, ekaitzengatik. Itsas-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, 23-25 ºC arteko balioekin.

Abisu horia EAEn, Ipar Euskal Herrian eta Erriberan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du ostegun honetan EAEn, prezipitazio handiengatik eta txingorragatik. Abisua 12:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, Euskalmeten iragarpen meteorologikoen arabera, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota baititzakee ekidegoko hainbat tokitan. Zaparradak trumoitsuak izan daitezke zenbait lekutan, gogorrak eta txingorrarekin, (1 eta 2 zentimetro pila liteke). 

Ipar Euskal Herrian ere abisu horia egongo da ekaitzengatik 14:00etatik gauerdira.

Nafarroako Erribera ere abisu horian egongo da 12:00etatik 20:00etara, euria dela eta (15 litro ordubetean). Txingorra trumoitsua izan daiteke, eta txingorra eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke.

Zer eguraldi egingo du ostiraletik aurrera? 

Ostiralean giro freskoarekin eta zaparradekin jarraituko dugu. Zaparradak batez ere egunaren lehen partean eta ipar partean egingo ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake, batez ere goizaldean eta goizean goiz. Arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoetan apenas izango den aldaketarik-23-24 ºC-en bueltan geldituko dria. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du egunaren lehen partean, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean, baina, arratsaldean baretu egingo da.

Larunbatean tenperaturak gora egingo du eta zeruan hodeigune batzuk izango diren arren, ostarte zabalak irekiko dira. Behe-lainoa sortuko da egunsentian. Tenperatura maximoek gora egingo dute, pare bat gradu kostaldean (25-26 ºC-raino) eta nabarmenago hegoaldean (28 ºC-ra). Hala, arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere Nafarroa ekialdean. Haizeak ipar-ekialdetik joko du. .

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X