Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehena eguzkitsua izango da hegoaldean, baina ipar partean nahiko lainotuta egongo da, batez ere goizean, eta euri txikia egingo du, zirimiri moduan.
Arratsaldean altxatzeko joera hartuko du eguratsak eta ostarte batzuk ireki daitezke. Iparraldeko haizeak leun joko du; eta ziertzoak joko du Nafarroa hegoaldean arratsaldean.
Tenperatura minimoak zertxobait freskoagoak izango dira eta maximoak bere horretan eutsiko diete. Hegoaldean, baina, apur bat altuagoak izan daitezke.
Bilbo: 20º-26º
Donostia: 19º-26º
Gasteiz: 17º-28º
Iruñea: 18º-33º
Asteartean eguraldi egonkorra eta lasaia espero da. Eguna eguzkitsua izango da eskualde gehienetan; hodeiak goizean baino ez dira izando, eta ipar partean bakarrik eta ez dute euririk ekarriko.
Iparraldeko haizeak leun joko du eta arratsaldean apur bat zakartuko da barnealdean. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, kostaldean izan ezik, bertan ez baita aldaketarik izango.
Bilbo: 19º-28º
Donostia: 17º - 26º
Gasteiz: 14º-32º
Iruñea 18º-35º
Asteazkena asteartearen oso antzekoa izango da, ostegunetik aurrera tenperaturek behera egingo dute, eta euria iragartzen dute ostiralerako.