BUELTAN DA BEROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian

Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.

Giro eguzkitsua Zumaian. Argazkia: Iñaki Zenitagoia.

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean tenperaturak gora egiten jarraituko du. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean harro eta parrastatsu, bereziki mendi inguruetan eta ekialdean eta, haizeak lagunduta, lurraldearen zati handi batean maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan daitezke. Ondorioz, bero egingo du berriro.

Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean. Eguzkitsu egongo da, baina bero-hodeiak ugaritu egingo dira; zaparrada trumoitsuak egin ditzake, eta zenbait lekutan baliteke zaparrada handiak izatea eta txingorra egitea. Behe-lainoa sortuko da egunsentian Erriberan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X