Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Donostiako irudia. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Larunbatean, eguzkia izango da jaun eta jabe eta udako giroa izango da. Lainoguneak agertuko dira goizean goiz, kostaldean behe-hodei batzuk ere bai, baina goizak aurrera egin ahala jasoko du. Halaber, hego-haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino ahulago. Arratsaldean, berriz, haizeak iparraldetik joko du eta indartu egingo da barnealdean. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira eta 30 ºC inguruan ibiliko dira; minimoek, berriz, freskotik jarraituko dute.
Igandean, eguzkitsu egongo da berriro hainbat txokotan, baina ipar partean, fronte baten eraginez, tarteka behe-hodeiak agertuko dira. Baliteke egunak aurrera egin ahala, batez ere amaieran, euri txikia egitea isurialde atlantikoko leku batzuetan. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira ipar partean, eta berdintsu jarraituko dute gainerako tokietan. Haize ahula ibiliko da, aldakor ibiliko da goizean eta iparraldetik finkatuko da eguerditik aurrera.
Euskalmeten epe ertainerako iragarpenaren arabera, astelehenean, hodeiak ugarituko dira eta prezipitazioak izango dira, batez ere isurialde atlantikoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.