Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko

Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.

mendia eguraldia el tiempo ardiak eguzkia
Oiz. Argazkia: Karmelo Goikoetxea

Uztailean zein abuztuan izan dugun joerari jarraituz, lehor eta eguzkitsu iritsiko da iraila ere. Euri txikiren bat salbu, siku dator astea.

Gaur eta asteartea izango dira egunik lainotuenak, nahiz eta euririk apenas egingo duen. Isurialde atlantikoan izango da hodei gehien, gainerakoan garbi egongo baita zerua. Ipar haizeak tenperaturak koska bat hoztuko ditu, eta Euskal Herri osoan 30 ºC-tik behera egongo dira termometroak: 23 gradu inguruan kostaldean, eta 27tik gertu barnealdean. 

Asteazken arratsaldean, denera zabalduko da eguzkia. Ostarteak izango dira nagusi ordutik aurrera, eta tenperaturak gora egingo du nabarmen. 

Hartara, egun beroa izango da ostegunekoa. 30 gradutik gorako tenperaturak izango dira berriro barnealdean, eta muga horretara helduko dira kostaldean ere. Eguzkiari esker, gainera, uda beteko egunak izango dira iraileko lehenak.

Ostiralak ere ildo beretik eutsiko dio, egun beroa eta eguzkitsua izango baita, iragarpenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X