Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko bigarren Enplegu Publikoaren Eskaintzan (EPE) izena emateko epea ireki du. Eskaerak modu telematikoan aurkeztu behar dira 2026ko irailaren 16ra arte, eta hautaketa-prozesuko lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Hautapen-eredu berritu batekin iritsiko da prozesua; izan ere, hautaketa-prozesuak ez ditu soilik hautagaien ezagutza teoriko tradizionalak ebaluatuko, eta haien trebetasun eta gaitasun praktikoei ere garrantzia emango diote.
305 administratzaile lanpostuak dira, 117 laguntzakoak, 14 informatikariena eta beste 12 laborategi eta Osasun eta Ingurumen Ikuskariena.
Bigarren deialdi honetan lehen azterketa 2027ko urtarrilean izango da. Azterketa honi buruzko informazio guztia ivap.euskadi.eus atarian dago jasota.