Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Abeltzain eta nekazariak kexu dira euskal erakundeetan motel doalako duela bi aste hartutako konpromisoak betetzeko prozesua. Bazka eroste bateratua lehen bait lehen martxan jartzea eta lehorte egoera deklaratzea eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari. Bien bitartean, horietako asko belarra eta lastoa euren kontura erosten hasi dira.
Ganaduzainek kezkaz begiratzen diote etorkizunari. Horietako askok uztailean jaitsi zituzten mendi eta goi-larreetatik animaliak, lehortearen ondorioz, goietan ez dagoelako ez urik ez belarrik, eta negurako gordetako bazkarekin elikatzen ari dira.
Hori horrela, hurrengo aste eta hilabeteetan izan ditzaketen gastuak altuak izango direla aurreikusten dute.
Abuztuaren 7an, Bazka Mahaia elkartu zen Gasteizen Eusko Jaurlaritzak deituta. Bertan bildutako erakunde eta eragileek bazka eta bestelako horniduren erosketa bateratua egitea adostu zuten.
Lehen sektoreko sindikatuen aburuz, ordea, egunak aurrera doaz, neurria ez da gauzatu eta hainbat abeltzain belarra, pentsua eta lastoa euren kontura erosten hasi dira. Erakundeei lehen bait lehen erabakiak hartzeko eskatu diete, besteak beste, bazkaren prezioa etengabe gora egiten ari delako eskari handiak eraginda.
Lehorte deklarazioa
ENBA sindikatuko Iñigo Bilbaoren ustez, gainera, bazka erostea ez da izango lehorteak utziko dituen ondorioak arintzeko hartu beharreko neurri bakarra. Epe luzera begira ere, erabakiak hartu beharko direla diote. Besteak beste, Nekazaritza Politika Bateratuko diru-laguntzak aurreratzeko beharra ere ikusten du; izan ere, sail askotan belarra erabat galdu denez, berriz ere hazia bota beharko da hurrengo urtean kalitatezko belarra atera dadin.
Hori guztia kontuan hartuta, babes juridiko-normatibo gisa, lehorte deklarazio ofiziala ezartzeko eskatu dio Bilbaok Eusko Jaurlaritzari. Landa eremuan bizi diren guztiei babesa emango liekeela deklarazio horrek uste du, ur eskasia gainditzeko lanak egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.