Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Etxebizitza erosteko hipoteka kopurua % 9,7 hazi zen EAEn ekainean, aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta % 12,5 igo zen Nafarroan.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, EAEn 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean. Aldatu da, hortaz, maiatzeko joera negatiboa, orduan % 10,5 jaitsi baitziren. Etxebizitza erosteko hipoteken batez besteko zenbatekoa 175.637 eurokoa izan zen.
Etxebizitza erosteko hipoteka guztietatik 1.154 Bizkaian sinatu ziren, 773 Gipuzkoan eta 298 Araban.
Nafarroan, etxebizitza erosteko 514 hipoteka sinatu ziren ekainean, 157.625 euroko batez besteko zenbatekoarekin. Iazko hil berarekin konparatuta, hipoteken kopuruak urte arteko tasan gora egin badu ere, aurreko hilabetetik % 26,3 jaitsi da.
Ekainean, Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago, horren azpitik.
Estatu mailan, etxebizitzen gainean eratutako hipoteken kopurua % 10,8 igo zen ekainean 2025eko hilabete beraren aldean, eta 45.907 mailegu sinatu ziren; 2010etik ekainean izan den kopururik altuena, INEren datuen arabera. Espainiako Estatuan, hipoteken batez besteko zenbatekoa 178.365 eurokoa izan zen ekainean. Hazkunderik handiena Kanarietan (% 31,4) eta Gaztela-Mantxan (% 23,2) izan zen; beherakada nabarmenena, berriz, Balear Uharteetan izan zen (-% 10,4).
Zure interesekoa izan daiteke
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.