Animaliak
Duela 31.500 urteko haitzuloetako lehoi baten hezurdura osoa aurkitu dute Mendaron
Mutrikuko Burumendi espeleologia taldeak aurkitu zuen, eta gaur aurkeztu dute Irungo Gordailuan. Aurkikuntza berezia dela diote, orain arte ez delako Iberiar penintsulan horrelako ale gazte baten eskeleto osorik aurkitu. Hezurdura bi eta hiru urte arteko ar batena da.
Shamonda birusaren lehendabiziko kasua atzeman dute Euskal Herrian, Donostialdeko behi-azienda batean
Zer da Shamonda birusa, zeintzuk dira sintomak eta nola transmititzen da
Adituek diote erabateko lehentasuna dela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren arteko zaintza koordinatua mantentzea. Oraingoz, ez dago gizakien arteko transmisio jarraituaren frogarik, ezta gaixotasun orokorra eragiten ari denaren frogarik ere.
1.500 euroko isuna ezarri diote Abanton zakur bat hil zen tranpa jarri zuen gizonari
Bizkaiko Foru Aldundiak isuna eta bi urtez ehizan aritzeko debekua ezarri zizkion gizonari. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du jarritako errekurtsoa eta zigorra berretsi du.
Hego Korean milaka bisitari erakartzen dituen marrazoa erreskatatu zuten kanalera itzuli da
Pasa den irailaren 18an ikusi zuten lehen aldiz, Busan hiriko kanalean, eta Bukangi izena jarri dioten marrazo emeari. Ordutik 1,6 milioi bisitari baino gehiago gerturatu dira animalia ikustera, Yonhap Hego Koreako albiste agentziak jakinarazi duenaren arabera. Agintariek hiru saiakera egin dituzte animalia itsaso zabalera gidatzeko, baina huts egin dute hiruretan.
Gasteizko Udalak animalien ordenantza berria onartu du: 200 euroko isuna txakurren pixa ez garbitzeagatik
Udalbatzak hasierako onarpena eman dio animalien ordenantza aldatzeari, eta orain testua jendaurrean jarriko dute alegazioak aurkeztu ahal izateko. Epe hori amaituta, behin betiko onartuko da 2027. urtearen hasieran. Ordenantza horrek 2013koa eguneratuko du eta konpainiako animaliei zuzenduta dago, hala nola txakurrei, katuei eta udoei eta gatibualdian bizi diren animalia exotikoei.
Zortzi kilo baino gehiagoko txakurrek Metro Bilbaon bidaiatu ahal izango dute, baina mugak izango dituzte
Txakurrek ezin izango dute puntako orduetan metroa erabili, ezta asteburuetako gaueko ordutegian edota pilaketa-egoeretan ere. Gainera, 8 kilo baino gehiagokoek muturrekoa eta luzagarria ez den uhala izan beharko dute.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Idiazabalgo Udalak bi txerri vietnamdarren jabeak agertzeko deia egin du
Idiazabalen, bi txerriren presentziak kezka piztu du. Udalaren arabera, txerri horiek espezie inbaditzaile batekoak dira eta, horregatik, Gipuzkoak Foru Aldundiko basozainek harrapatu eta kontrolpean dituzte, jabeak azaldu bitartean.
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Kalu itsasora itzuli da, bost hilabeteko zaintzaren ostean
Martxoan Donostiako kostaldean erreskatatutako kareta dortoka gaur goizean askatu dute, kostaldetik bi miliatara, Aquariumean zaindu ondoren.
Animalia basatiak erabiltzen dituen zirku batek polemika piztu du Urruñako herritarren artean
Zirkua abuztuaren 16an jarri zen Udalaren baimenik gabe, eta larunbat honetara arte ikuskizunak eskainiko ditu arratsaldero.
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan
Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.
Gizon bat ikertzen ari dira Bizkaian, ustez txakurkumeen salmenta faltsuetan parte hartzeagatik
Cuencako bizilagun batek salaketa jarri ostean abiatu zuten ikerketa, baina probintzia gehiagotan ere izan omen dira kaltetuak.
Eklipseak animalien jokabidea aldatu eta gaueko ohiturak aurreratu zituen
Eklipseak eragindako bat-bateko iluntasunari animaliek nola erantzuten zioten dokumentatu du Sendaviva parkeak. Eklipseak animalia horien jarduera aldatu zuen: batzuk bildu egin ziren, beste batzuek atseden-ohiturak aurreratu zituzten eta, argia itzuli zenean, zenbaitek berriro ekin zioten beren jarduerari.
Abelburuak bueltan dira ganadu ferietan, dermatosi nodularraren aurkako neurriak lausotuta
Behiek ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, abere horiek debekatuta egon dira azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Abereak txertatu eta gero, bueltan dira ganadu azokak.