Abeltzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shamonda birusaren lehendabiziko kasua atzeman dute Euskal Herrian, Donostialdeko behi-azienda batean

Gipuzkoako Foru Aldundiak Shamonda birusaren 2 motako kasu baten berri eman du, eta lasaitasun mezua helarazi die herritarrei, ez dakarrelako osasun publikorako arrisku nabarmenik.
(Foto de ARCHIVO)

Varias vacas comen en la Ganadería El Molino, a 19 de enero de 2022, en Karrantza, Vizcaya, Euskadi, (España).



H.Bilbao / Europa Press

19 ENERO 2022;VIZCAYA;EUSKADI;GANADERIA FAMILIAR;VASCO

19/1/2022
Behiak Bizkaiko azienda batean. Artxiboko irudia: Europa Press

Animalien artean transmititzen den Shamonda birusaren lehen kasua atzeman dute Euskal Herrian, Donostialdeko behi-azienda batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak esan duenez. Agintariek lasaitasun mezua helarazi dute, ez baita zoonositzat jotzen; hau da, birusa ez da animalietatik pertsonengana transmititzen. Gainera, animalien artean hilkortasun tasa baxua da.

Foru Aldundiak lurraldean egiten dituen gaixotasunen zaintza epidemiologiko ohiko lanen barruan identifikatu du Shamonda birusaren 2 motako kasua. Zehaztu duenez, ez dute kasu gehiagorik topatu kutsatutako animalia dagoen ustiategian ezta beste batzuetan ere.

Animalien Osasun Mahaiaren bitartez, abeltzainei eta sektoreko beste eragileei prebentzio eta zaintza neurriak helarazi dizkiete, hala nola, sintomen zaintza indartzea, susmoren berri dutenean albaitariari esatea, arreta berezia izatea ernalditako animaliekin eta intsektu bektoreen aurkako tratamenduak egitea.

Shamonda eltxo txikiek transmititzen dute. Birusak behiei eragiten die batez ere, gai baitira infekzioa zein gaixotasun klinikoa garatzeko. Ardiak eta ahuntzak, bestalde, kutsatu daitezke baina ez dute ageriko sintomarik. Zaldietan eta astoetan sintomatologia detektatu da, baina ez da frogatu birusarekin harreman zuzena daukanik. Edozein kasutan, hilkortasun tasa txikia da eta animalia heldu gehienak sendatu ohi dira. Eragin nagusia esnearen ekoizpenean izaten da.

Gizakiengan, ordea, ez omen dauka eraginik. Foru Aldundiak gogorarazi duenez, ez da animalietatik pertsonengana transmititzen. Aurreko astean, hala ere, gizon bat hil zen birusarekin Frantzian. Agintariek ikerketa abiatu zuten, gaitz horren lehen biktima izan zitekeelako, gizakien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X