Euskadik 3.100 langabe gutxiagorekin eta % 6,6ko langabeziarekin itxi du hirugarren hiruhilekoa
Eustaten arabera, 5.000 gizon gutxiago daude langabezian, guztira 32.400 baitira; emakumeena, berriz, igo egin da, 1.900 emakume gehiago baitaude langabezian, 39.000. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoak du langabezia-tasarik baxuena.
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, ostiral honetan argitaratutako datuen arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan % 6,6ko langabezia-tasa izan da EAEn, aurreko hiru hilabeteetan baino hiru hamarren gutxiago eta 3.100 langabe gutxiago baitaude.
Biztanleriaren Jardueraren arabera sailkatzeko Inkestak zehazten duenez, 5.000 gizon langabe gutxiago eta 1.900 emakume gehiago baitaude.
Hala, gizonen langabezia-tasa zortzi hamarren jaitsi da, eta % 5,8koa da; emakumeena, berriz, hiru hamarren igo da, eta % 7,4koa da; beraz, langabezia-tasa orokorra % 6,6koa da.
16-24 urtekoen artean, langabezia-tasa % 13,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bi puntu gutxiago.
Langabeziak behera egin du, bai Espainiako nazionalitatea duten pertsonen artean, 2.600 pertsona gutxiago (51.500 langabe) baitaude, bai atzerriko nazionalitatea dutenen artean, 500 pertsona gutxiago (19.900 langabe) zenbatu dituztelako.
Langabezia lurraldeen arabera
- Gipuzkoa: 17.600 langabe, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gutxiago. Langabezia-tasa: % 4,9koa (lau hamarren gutxiago).
- Bizkaia: 43.200 langabetu, aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gutxiago. Langabezia-tasa: % 7,7koa (bi hamarren gutxiago).
- Araba: 10.600 langabe, aurreko hiruhilekoan baino 900 gutxiago. Langabezia-tasa: % 6,4koa (4 hamarren gutxiago).
Langabezia sektoreka
- Okupazioak gora egin du industrian —2.700 pertsona gehiago (+% 1,4)— eta zerbitzuen sektorean —1.700 pertsona gehiago (+% 0,2)—.
- Behera egin du eraikuntzan —1.900 pertsona gutxiago (-% 2,9)— eta lehen sektorean —1.100 pertsona gutxiago (-% 12,8)—.
Langabezia etxeko unitateen arabera
- Pertsona aktibo guztiak okupatuta dituzten etxeak: 558.000 (aurreko hiruhilekoan baino 3.000 gehiago).
- Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak: 22.200 (aurreko hiruhilekoan baino 100 gutxiago).
- Pertsona aktiborik gabeko etxeak: 321.500 (aurreko hiruhilekoan baino 1.900 gutxiago).