ERRETIROA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira

Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten. 

ANCIANO adinekoa pensión pentsioak pensionista pentsionistak EFE

Pentsiodun bat, kalean. Artxiboko argazkia: EFE

Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan soldata eta pentsioa, biak, kobratzea ahalbidetuko duen erretiro malguaren erreforma indarrean sartu da ostiral honetan. Orain arte ez bezala, soldatapeko langileek ez ezik, langile autonomoek ere eskatu ahal izango dute. Gainera, hobariak aplikatuko dira erretiratuak lanera itzultzea bultzatzeko.

Gaur baino lehen erretiro malgua eskatuta zutenei ez zaie araudi berria aplikatuko. Izan ere, horiei aurreko araudia ezarriko zaie aurrerantzean ere.

Nork eska dezake erretiro malgua?

Erretiro malgua eskatzeko, nahikoa izango da pentsioa aitortuta izatea eta lanera itzuli nahi izatea. 

Eta langile autonomoak, zer?

Berritasun gisa, soldatapeko langileek ez ezik, langile autonomoek ere pentsioa eta soldata uztartu ahal izango dituzte. Hala ere, langile autonomoen kasuan ezinbestekoa izango da erretiroa hartu aurreko hiru urteetan erregimen horretan egon ez izana.

Noiz eska daiteke erretiro malgua?

Pentsioa aitortuta duen pertsonak nahi duen momentuan eskatu ahalko du. Hortaz, ez da erretiroa hartu eta denbora tarte bat itxaron beharko. 

Hobari ekonomikoak

Lana eta pentsioa uztartzen dituztenek lanaldiaren % 33 eta % 80 bitartean egin ahalko dute. Orain arte, lanaldia % 25 eta % 75 artekoa izan zitekeen. 

Pentsioaren zenbatekoa lanaldiaren arabekoa izango da. Esaterako, lanaldia % 60koa bada, pentsioaren % 40 jasoko du.

Erretiroa hartu eta gutxienez sei hilabetera lanera itzultzen direnek pentsioaren osagarri bat jasoko dute. 

Langile autonomoen kasuan, % 15 eta % 25 bitarteko osagarri bat jasoko dute pentsioan erretiro malguan dauden bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X