Donostiak 1813ko abuztuaren 31ko gertakariak oroituko ditu
Hiria erre eta arpilatu egin zuten, eta mila hildako zibil baino gehiago izan ziren. Ekitaldi nagusiak iluntzean izango dira, eta ETBk saio berezia egingo du.
Setioa irudikatzen. Argazkia: EITB
Gaurko egunez, baina 1813an, Espainiako Independentzia Gerran tropa aliatuek erre eta arpilatu egin zuten Donostia. Mila donostiar zibil baino gehiago hil ziren Gipuzkoako hiriburuaren historiako pasarte tragiko honetan. Gaur, oroitzapen ekitaldiek hartuko dute hiria.
Goizean, San Bizente elizan meza egingo da 11:30ean, eta ondoren, 13:00etik aurrera, lore-eskaintza.
Egun osoan antolatu dituzte ekitaldiak, baina nagusiak iluntzean izango dira. 21:00etan, Zuloaga plazan, hiria erre eta arpilatu zuten unea antzeztuko dute.
Ondoren, 21:30ean, Apaizen pasealekuan sutea irudikatuko dute. Hiriko hainbat elizatatik kanpai hotsak entzungo dira, eta Abuztuaren 31 kaleko argiak itzali eta kandelak piztuko dira.
Amaiera gisa, San Bizente elizaren atariaren eta Koruko Andre Mariaren basilikaren arteko bidea egingo dute, zuziekin, eta horrela emango diote amaiera sinbolismoz betetako eta donostiarrentzat garrantzi berezia duen egunari.
ETBk saio berezia egingo du 20:30etik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1 ONen eta ETB ON-en. 21:00etan, ETB1en.
Zure interesekoa izan daiteke
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra