Astelehenean ekingo diote EITBko irratiek denboraldi berriari, zerbitzu publikoko izaerari tinko eutsiz
Astelehenean, hilaren 31n, hasiko dute denboraldi berria EITBko irratiek. Edukiak eta zerbitzu publikoa erdigunean jarrita ekingo diote ikasturteari Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak.
Programazio berriaren aurkezpena EITBren Bilboko egoitzako harrera nagusian egin da ostegun honetan, eta bertan aurkeztu dituzte aurtengo nobedadeak. Horien artean aipatzekoa da Mikel Rotaetxe izango dela Euskadi Irratiko Baipasa saioko aurkezlea, eta Maria Ruiz, Radio Euskadiko Boulevard magazinekoa. Gainera, Gaztea irratiak Panorama saio berria estreinatuko du 10:00etatik 12:00etara, Ibon Fernandezen eskutik.
Aurkezpen-ekitaldian Maite Goñi Irrati eta Audio zuzendariak nabarmendu du idenboraldi berrian hiru norabidetan egingo dutela lan EITBko irratiek: zuzeneko gehiago eta gertutasun handiagoa; formatu berriak, irrati bisualaren aldeko apustua indartuz; eta edukiak banatzeko modu berria. Eta gaineratu duenez, hori guztia lortu asmoz, eskaintza hurbil, plural eta kalitatezkoa dakarte EITBko irratiek.
Euskadi Irratiak bere nortasun sendoari eutsiko dio denboraldi berrian. Goizak gaurkotasunari lotuta hasiko dira Argi ibili eta Faktoria saioekin, eta eguerdian Goizak Gaur zein Kultur Leihoak hartuko dute lekukoa. Nobedade nagusia arratsaldean iritsiko da: zazpi urteren ostean, Olaia Urtiagak Mikel Rotaetxeri pasatuko dio lekukoa Baipasa saioan. Iluntzeetan Mezularia eta Arratsean itzuliko dira, eta asteburuetan Amarauna izango da entzungai. Kirol eskaintzari dagokionez, analisi espezializatua ardatz izango duen Futboltegia saio berria estreinatuko dute.
Radio Euskadik aldaketa garrantzitsu batekin ekingo dio denboraldiari: goizeko hamarretatik aurrera Maria Ruizek Boulevard eraberritua zuzenduko du, aktualitateari eta entretenimenduari leiho berri bat irekiz. Horrez gain, kirol saioek estilo berria estreinatuko dute, eskaintza tematikoa eguneratuko da eta zuzeneko saio berri batekin itxiko dute eguna gaueko hamaiketan. Berrikuntza horiekin guztiekin batera, irratiak bere nortasunari eta saio erreferenteei eutsiko die, euskal gizartearen topaleku izaten jarraitzeko Crónica de Euskadi, Distrito Euskadi, Ganbara eta Más Que Palabras saioekin.
Gasteizera eta Arabako lurrale osora gerturatzen jarraituko du Radio Vitoriak bere ohiko programazioarekin jarraituz, eta lurraldeko gertakari garrantzitsuenak bilduz. Kirol taldeen alde ere lanean arituko da; hala, emakumezkoen futbol taldearen partiden berri ematen jarraituko du, eta aurten, nobedade gisa, Araskiren partiden berri ere emango da. Gainera, Radio Vitoria hasi da prestatzen irrati bisualera jauzi handia egiteko, eta datorren urtearen hasieran egoitza berrira egingo du salto.
Gazteak ere bere saio nagusiak sendotuz eta musika eskaintzari leiho berriak zabalduz ekingo dio irrati-urte berriari. Goizetan, Dida izango da berriro ere erreferentzia nagusia, Julen Telleria buru dela, eta, horren ostean, Panorama saio berria izango da. Ibon Fernandezek gidatuko du 10:00etatik 12:00etara, eta Gaztearen musika eskaintza zabalduko duen saioa izango da, musika-hautaketan eta preskripzioan arreta berezia jarrita atal eta eduki berriekin. Arratsaldeetan, GU magazinak jarraituko du eta iluntzean, B Aldea saioak etapa berri bati ekingo dio: Ainhoa Vitoria izango du bidelagun Julen Idigorasek.
Amaitzeko, EITB Musikak bilakaera berri bati ekingo dio, eta azken urteetako musikaren eta euskal musikaren presentzia handituko du, euskal musika-sorkuntzaren preskriptore gisa duen rola indartuz, baita GUAUn eta EITBren ekosistema digitalean duen presentzia ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia goizaldeko eklipse partzialean
Ostiralean, abuztuak 28, izango da une gorena, 06:12:53an, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bosgarren egunean, horietako bat genero-indarkeriagatik
Jaien erdira iritsita, atzo, asteazkena, hamar atxiloketa egin ziren jaigunean bertan eta bost hortik kanpo. Guztira, berrogeita hamar salaketa zenbatu dira.
50 pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan hainbat suziri lehertuta
Hiru erietxera eraman dituzte erredurekin eta horietako biri alta eman diete arratsaldean. Beste 47 lagun lekuan bertan artatu dituzte. Nafarroako udalerri horretako jaiek aurrera jarraitzen dute.
Animalia basatiak erabiltzen dituen zirku batek polemika piztu du Urruñako herritarren artean
Zirkua abuztuaren 16an jarri zen Udalaren baimenik gabe, eta larunbat honetara arte ikuskizunak eskainiko ditu arratsaldero.
EITB, Prix Europa sari ospetsuetan izendatua eguzki eklipse osoaren inguruko plataforma anitzeko proiektuagatik
EITBren Eguzki Eklipse Osoa ekimena Digital Media kategorian lehiatuko da, Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako batean.
Tentsio uneak Bilboko Pergolan, greban dauden teknikarien eta bilbainadetako ikusleen artean
Greban zeuden teknikarien piketeak Bilboko Pergolaraino hurbildu dira, grebarako eskubidea aldarrikatzeko, eta horrek ikusleak haserretu ditu, ez baitiete abestiak entzuten utzi. Tentsio uneak izan dira grebalarien eta ikusle zeuden hainbat pertsonaren artean.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla eta, 19. eta 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidearen bidez zeharkatzeko.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu, Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin zituen jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.