EITB, Prix Europa sari ospetsuetan izendatua eguzki eklipse osoaren inguruko plataforma anitzeko proiektuagatik
EITBren Eguzki Eklipse Osoa ekimena Digital Media kategorian lehiatuko da, Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako batean.
Eguzki Eklipse Osoa Prix Europa 2026 sarietarako izendatu dute.
EITB Prix Europa 2026 sarietarako izendatu dute, Eguzki Eklipse Osoa plataforma anitzeko proiektuagatik, eta Digital Media kategorian lehiatuko da.
Eguzki Eklipse Osoa proiektuak zerbitzu publikoko ekimen handia bihurtu zuen abuztuaren 12ko eklipsea, fenomeno astronomiko hori herritarrei hurbildu baitzien, zientzia-dibulgazioa, parte-hartzea eta narrazio digital berriak uztartuz.
Gertaera puntual baten estalduraz haratago, EITBk plataforma anitzeko estrategia bat garatu zuen aurreko hilabeteetan, eta telebista, irratia, sare sozialak, YouTube eta plataforma digitalak konbinatu zituen, edukiak publiko eta formatu desberdinetara egokitzeko.
Ekimenak Eguraldia saioko lantaldearen dibulgazio edukia izan du, hala nola errealitate areagotuarekin sortutako piezak eta astronomo, astrofisikari eta beste aditu batzuekin elkarrizketak, baita haurrentzako eduki espezifikoak ere, Makusiren bidez.
Ezagutza esperientzia kolektiboa
Proiektuak oihartzun handia izan du Euskal Telebistan, ETB ON plataforman, ORAINen eta sare sozialetan, publikoaren parte-hartzea sustatu baitu. Gainera, EITBLab funtsezkoa izan da zabalkunde zientifikoa eta berrikuntza teknologikoa uztartzeko.
Izendapen horrekin, Prix Europa sariek zerbitzu publikoko kazetaritza, zientzia-dibulgazioa, berrikuntza teknologikoa eta publiko desberdinetara egokitutako narrazioak uztartzen dituen proposamena aitortuko dute. EITBren ekosistema digitalaren bidez, fenomeno astronomiko bat ezagutza eta parte-hartze kolektiborako esperientzia bihurtu du proiektuak.
Telebista, irrati eta hedabide digitalen Europako jaialdi nagusietako bat da Prix Europa. Sarien 2026ko edizioa Berlinen egingo da, eta irabazleak urriaren 16ko sari-banaketako ekitaldian jakinaraziko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera