2026-2027 ikasturtea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garraiorik gabe utzi dute Plentziako Eskola eta guraso elkarteak horrek arriskua dakarrela ohartarazi du

Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren erabakiak ikasleen segurtasunean izango du eragina, eskola trafiko handiko gune batean baitago.

TRANSPORTE ESCOLAR

Plentziako eskola publikoko guraso elkarteak jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak eskola garraiorik gabe utzi duela ikastetxea, eta horrek ikasleei ekar diezaiekeen arriskuaz ohartarazi du. "Orain arte genituen segurtasun baldintzak kendu dizkigute, gure eskola trafiko handiko gune batean egon arren", salatu dute.

Hartara, guraso elkartearen esanetan, erabaki horrek areagotu egiten du arriskua, "zirkulazio istripu asko izan diren toki batean baitago ikastetxea".

Hain zuzen ere, familiek azaldu dute Plentziako mugikortasun eta komunikazioen esparru nagusiaren ondoan dagoela eskola.

Testuinguru horretan, eskola autobusen zerbitzuan izandako murrizketen ondorioz, familia askok joan-etorri alternatiboak egin beharko dituzte, "eta horrek handitu egingo du oinezkoen eta ibilgailuen kopurua".

Nabarmendu dute, era berean, irailetik aurrera eskola eremuan obrak hasiko dituztela, eta sekulako nahaspila sortuko dela.

Horregatik guztiagatik, "onartezina" iruditzen zaie Jaurlaritzaren erabakia. "Eskola Publikoak izan behar duen oinarrizko zerbitzua da garraio publikoa", azpimarratu dute, eta "arlo politikoan egindako murrizketen ondorioak" familiek ordaintzen dituztela kritikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X