GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizonezko atxilotu dituzte hilketa saiakeragatik Donostian, beste gizon bat larri zauritu ondoren

Biktimak adierazi dienez, hiru gizonek eraso egin diote: batek heldu, beste batek sastakatu eta, lurrera erori ostean, hirugarrenak buruan jo du.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu gaur goizaldean Donostiako Parte Zaharrean, hilketa saiakera egotzita, beste gizon bat larri zauritu ostean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:30 aldera, Parte Zaharrean borroka bat gertatzen ari zela jakinarazi diote Ertzaintzari. Agenteak bertaratu direnean, gizon bat aurkitu dute odoletan. Biktimak (32 urte) hiru zauri sakon zituen gorputzean.

Horren hitzetan, hiru gizonek eraso egin diote: batek heldu, beste batek sastakatu eta, lurrera erori ostean, hirugarrenak buruan jo du. Ospitalera eraman aurretik, biktimak ustezko egileen argazkiak eman dizkio Ertzaintzari.

Horrela, uniformerik gabe zebiltzan agente batzuek ustezko erasotzaileetako bi aurkitu eta atxilotu dituzte, hilketa saiakera egotzita.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte, epaile aurrera eraman aurretik bete beharrreko izapideak egitera. Ikerketak zabalik jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X