Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Ertzaintzak Torreviejan (Alacant) bizi den 59 urteko garraiolari bat atxilotu du goizaldean Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea leporatuta. Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.
Larunbat goizaldean atxilotu dute Astigarragan, Ertzaintzak Donostia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzutik dei bat jaso ondoren. Deiaren bidez jakin dute agenteek tratu txarrak jasaten ari zen emakume bat artatzen ari zirela ospitalean, eta haren lesioak bateragarriak zirela kontatutako gertakariekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ospitalera joan diren ertzainek biktimari lagundu diote ertzain-etxean salaketa jartzen, alta jaso ondoren.
50 urteko emakumearen hitzetan, azken bost egunetan senarra birritan saiatu da bera itotzen, eta, gainera, objektu gogor batekin jo dio. Ondorioz, lesioak egin dizkio besoetan, hanketan eta buruan.
Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea eta larunbat iluntzean epailearen esku utzi dute gizona, izapideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera