BILBOKO ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musika nonahi Bilbon, Aste Nagusiaren azken-aurreko egunean

Rocka, metala, bilbainadak… egongo dira jaiaren bueltan, eta marmitako txapelketak usaina eta zaporea emango dizkio Areatzari.

2019ko argazkia

Kontzertua Abandoibarran. Argazkia: EITB

Ordu gutxi falta dira jada 2026ko Bilboko Aste Nagusiaren amaierara iristeko, baina azken unera arte, Marijaiari su emanez agur esan arte, agenda ekitaldiz lepo dute Bizkaiko hiriburuan, bertaratzen direnen gozamenerako.

Hala, 10:30ean hasiko da eguneko hitzordu gastronomiko garrantzitsuena: marmitako lehiaketa.

Ordu erdi geroago abiatuko dira buruhandi eta erraldoiak Euskal Museotik, eta 12:00etan hasiko da herri kirolen erakustaldia Arriaga plazan.

Ordu berean izango da buztin tailerra Kaskagorri konpartsaren txosnan, eta aurpegiak margotuko dituzte Kaixon. 13:00etan, berriz, umeentzako igel toka lehiaketa egingo dute Uribarri konpartsako kideek.

Musika

Eguerdian hasiko da musika agenda. Los Chimberos taldearen txanda izango da Pergolan, bilbainadak entzuteko aukera izango baita bertan, eta Bilbotarrak taldea 13:00etatik aurrera ibiliko da Zazpikaleetan barrena.

Bilboko Koral Elkarteak euskal kantak abestuko ditu 17:30etik aurrera itsasadarraren inguruan, Itsas Museotik abiatuta.

19:00etan, Gas plazan, euskal dantzen erakustaldia izango da Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen eskutik.

Ordubete geroago, Bilborocken, Metal Pop-Rock XXXIX. erakustaldian, The Kraven eta My Sweet Torment arituko dira. Doctor Deseo ere ordu horretan arituko da, baina Askapeña konpartsaren txosnan.

Gaueko kontzertuei dagokienez, Nacha Pop igoko da oholtza gainera Pergolan 23:30ean, Fiestazo Megastar arituko da Europa Parkean gauerdian, Comando 9MM Kafe Antzokian 23:00etan, La inquisición eta Vondanikens Nave9 aretoan 18:00etan, La Terremoto de Alcorcon Pinpilinpauxa konpartsaren txosnan 00:30ean…

Su artifizialak

Bukatzeko, Arabako Valecea pirotekniaren suek argituko dute Bilboko zerua iluntzean, 22:30ean hasita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X