47 urteko emakume bat hil dute Isla Cristinan (Huelva) eta haren bikotekidea atxilotu dute
Guardia Zibilak 08:50ean jaso du abisua. Agenteek biktimaren gorpua aurkitu dute, arma zuriz egindako zauri ugari zituela, Punta del Caiman hondartzan. Emakumearen bikotekidea, gizonezkoa, atxilotu egin dute, krimenaren egilea delakoan.
47 urteko emakume bat hil du ustez bikotekideak, 60 urteko gizon batek, Isla Cristinan (Huelva). Gizonezko italiarra gaur goizean atxilotu dute Guardia Zibileko agenteek, bere bikotekidearen hilketaren ustezko egilea delakoan.
Andaluziako 112 Larrialdi Zerbitzuko iturriek adierazi dutenez, 08:50ean abisu bat jaso dute, Atlantikoaren etorbidean emakume bat "geldirik" eta erreakzio-gaitasunik gabe zegoela jakinarazteko.
Osasun-langileak eta udaltzainak mobilizatu dituzte, eta agenteek kalean botata aurkitu dute emakumea, Kaiman lurmuturreko hondartza inguruan, eta osasun-langileek haren heriotza baieztatu dute. Biktimaren gorpuak arma zuriz egindako hainbat zauri zituen.
Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa, gertakarien nondik norakoak argitzeko.
Kasu hori hilketa matxista dela baieztatuz gero, aurten 37 lirateke genero-indarkeriaren biktimak Espainiako Estatuan, eta 1.378 emakume lirateke 2003tik, datuak biltzen hasi zirenetik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera