Normaltasunera itzuli da trafikoa Biriatun, itzulera-operazioak egunean zehar eragindako auto-ilarak amaitu ostean
Abuztuko azken asteburura sartzear gauden honetan, oporren amaiera iritsi da askorentzat eta milaka pertsona errepidera atera dira etxera itzultzeko.
Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, egunak bilakaera aldakorra izan du noranzkoaren arabera. Eguerdian, 14:30ean hain zuzen ere, Baionako noranzkoan autopilaketak egon dira AP-8an, Irunen. Arratsaldeak aurrera egin ahala egoera lasaitzen joan da noranzko horretan, eta pilaketak beste aldera igaro dira.
Irungo noranzkoaren kasuan, goiza lasaitasunez eta ezustekorik gabe hasi da, baina arratsaldeko lehen orduetan 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira Biriatun. Iluntze aldera, 18:30ak jota, pilaketak 7 kilometroraino igo dira. Une honetan, normaltasuna da nagusi errepideetan. Trafiko-bolumen izugarri horrek arazo eta moteltze nabarmenak eragin ditu AP-8ko puntu horretan, baita inguruko bide eta sarbideetan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera