Hernani eta Errenteriako alkateek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko, "protagonismoen gainetik"
Gainera, Donostiako alkateak datorren ostegunerako Donostialdeko udalekin deitu duen bilerara joango direla iragarri dute.
Hernaniko eta Errenteriako Udalek "politika eraginkorrak" eskatu dituzte etxegabeen arazoari erantzuteko, "protagonismoen gainetik". Gaur goizean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Xabier Lertxundi Hernanikoak elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan, "analisi partekatuak, erakundeen arteko elkarlana eta gobernantza partekatua" aldarrikatu dituzte fenomeno "larria" irizten diotenari aurre egiteko.
Etxegabeen auzian Jon Insausti Donostiako alkateak Donostialdeko udalerriei babes falta aurpegiratu ostean, Otaegik eta Lertxundik Errenteriaren eta Hernaniren konpromisoa nabarmendu dute.
Gainera, Insaustik datorren ostegunerako Donostialdeko Udalekin deitutako bilerara prestutasun osoz joango direla aurreratu dute.
Otaegik azaldu duenez, Errenteriako Udalak 2,8 milioi euro bideratzen ditu urtero gizarte bazterkeriari aurre egitera, udal aurrekontuaren % 4, hain zuzen ere.
Halaber, Errenteriak legez eskaini behar dituen plazak (11 plaza) hirukoiztu egiten dituela azpimarratu du Otaegik, 39 plaza eskaintzen baititu.
Bestalde, Lertxundik azaldu duenez, Hernaniko Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari da eskualderako 20 plaza inguru eskaintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera