Epailearen esku utzi dute Usurbilen bezero bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita atxilotutako VTCko gidaria
Biktimak alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidariak ibilgailua aparkatu zuen eta ukituak egiten hasi zitzaion.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Usurbilen alokairuko ibilgailu gidaridun batean emakume bati sexu-erasoa egin eta legez kanpo atxiki izana egotzita.
Gizona epailearen esku utzi du Ertzaintzak larunbateko azken orduan jakin denez.
Erasoa abuztuaren 26an gertatu zen, gaueko hamaika eta erdiak inguruan. 23 urteko neska batek alokairuko ibilgailu gidaridun bat eskatu zuen Usurbilera joateko. Bertara iritsi zirenean, baina, gidaria modu arraroan jokatzen hasi zen, ibilgailuarekin zentzurik gabe bueltak emanez, galdera pertsonalak eginez eta ateak blokeatuz. Horren aurrean, neskak mezu bat bidali zion lagun bati.
Halako batean, gidariak ibilgailua aparkatu zuen, eta ukituak egiten eta musuak ematen hasi zitzaion.
Erasoa gertatzen ari zen bitartean, biktimaren lagunak telefonoz deitu zion, eta gizonak, orduan, asaldatuta, ateak desblokeatu zituen, autotik ateratzeko, eta neskak ihes egin zuen, erasotzailea atzetik segika zuela. Emakumeak senide bati deitu zion jarraian, eta elkarrekin joan ziren Hernaniko ertzain-etxera, gertatutakoa salatzera.
Ikerketaren arabera, erasotzailea, 37 urteko gizon bat, biharamunean atxilotu zuten. Ertzain-etxera eraman zuten, epailearen aurrera eraman aurretik egin beharreko izapideak betetzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera