BILBOKO ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Di Matteo Fireworks pirotekniak irabazi du Bilboko Aste Nagusiko su artifizialen nazioarteko XXXIV. lehiaketa

Galizia, Madril, Alemania, Uruguai eta Mexikotik etorritako beste sei konpainiei gailendu zaie konpainia italiarra.
Su artifizialak Bilbon. Argazkia: EFE

Di Matteo Fireworks Italiako pirotekniak jaso du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako Epaimahaiaren Saria XXXIV. edizioan, asteazkenean, abuztuaren 26an, egindako ikuskizunarekin nagusitu baita.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Galizia, Madril, Alemania, Uruguai, Mexiko eta Italiatik etorritako konpainiak bildu dituen edizio honetan parte hartu duten beste sei konpainiei gailendu zaie.

Lehiaketaren programa ostiral gauean osatu zen azken konpainiaren parte-hartzearekin, eta larunbat honetan Valecea piroteknia arabarrak emango dio amaiera programazioari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X