22 urteko gizon bat hil da Zurriola hondartzan, arrantzan ari zela
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Zurriola eta Monpas artean arrantzan ari zela uretara erori da.
Zurriola hondartza. Artxiboko argazkia: EFE
22 urteko gizon bat hil da larunbat arratsaldean Donostiako Zurriola hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITBri baieztatu dionez. Larrialdi zerbitzuek 18:40an jaso dute abisua, pertsona bat uretara erori dela esanez. Iturri horrek jakinarazi duenez, beste pertsonaren batekin arrantzan ari zela, argitzeke dauden arrazoiak tarteko, uretara erori da Zurriola eta Monpas artean.
Larrialdi zerbitzuek suhiltzaileak, Ertzaintza eta Gurutze Gorria mobilizatu dituzte.
Azkenean, suhiltzaileek atera dute gorpua uretatik. Osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu dira, baina bertan hil da.