DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldon falta den 77 urteko gizon baten bila ari dira

Ostiral honetan ikusi zuten azkenekoz, Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Alzheimerra du.

Ostiraletik falta den 77 urteko gizon baten bila ari dira Barakaldon (Bizkaia), VOST Euskadi taldeak larunbatean jakinarazi duenez. Vidal izena du, argala da, 1,72 metro luze da, eta galtza urdinak eta kamiseta txuri-urdina eta oinetakoak zeramatzan soinean. Alzheimerra du. 

Barakaldoko Done Bikendi auzoan ikusi zuten azkenekoz. 

VOST Euskadik herritarren laguntza eskatu du gizona bilatzeko. Informaziorik izanez gero, 112ra deitzeko eskatu dute. 

Arrontegira joateko asmoa zuela esan zuen, baina ez dago argi azkenean joan zen ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X