Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

53 urteko txirrindulari bat hil da Zaratamon

Istripua 13:00a baino lehentxeago gertatu da, Zaratamo eta Arrigorriaga lotzen dituen BI-3702 errepidean. Ordu horretan, txirrindulari bat lurrean botata zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez, txirrindulari bat hil da larunbat arratsaldean BI-3702 errepidean , Zaratamo parean. Antza denez, konorterik gabe aurkitu dute, bizikletan zihoala errepidetik atera ostean.

Ezbeharra 13:00a baino lehentxeago jazo da.  Ordu horretan, Ertzaintzari jakinarazi diote txirrindulari bat lurrean botata zegoela, BI-3702 errepidean, Zaratamo eta Arrigorriaga artean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktima konorterik gabe zegoen.

Osasun zerbitzuak eta polizia patruilak bertaratu dira, eta medikuek heriotza baieztatu dute.

Txirrindulariaren heriotzaren arrazoiak argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak. 53 urteko gizon bat da hildakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X