Zauritu larri bat Urraul Beherean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
42 urteko gizon bat helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, politraumatismo larriekin.
42 urteko gizon bat larri zauritu da arratsaldean A-21 errepidean, Urraul Behean, auto batek eta kamioi batek elkar jo ostean, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Ezbeharra Iruñerako noranzkoan gertatu da, A-21 errepideko 30. kilometroan, auto batek atzetik kamioi baten aurka talka egin duenean.
Ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da gizona, eta pronostiko larria duten politraumatismoekin eraman dute ospitalera.
112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 17:27 aldera izan du istripuaren berri, eta berehala bertaratu dira Zangozako parkeko suhiltzaileak, inguruko talde medikoa, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat), oinarrizko bizi-euskarriko beste anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratuko helikoptero bat eta Foruzaingoaren bide-segurtasuneko patruilak.
Errepideko eskuineko erreia itxi egin behar izan dute ibilgailuentzat, eta auto-ilarak sortu dira.
Foruzaingoaren patruilek bideratu dute trafikoa, eta Foruzaingoaren Argiketa Brigadako kideen esku geratu da gertatu dena argitzeko ikerketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Loperena gaztandegiak irabazi du Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta lehiaketa
Enkantean, 5000 euroan saldu da gazta irabazlea, eta Enrique Martinezen Cintruenigoko Maher jatetxeak eraman du.
Aske utzi dituzte desordena publikoak egotzita Bilbon atxilotutako 14 lagunak
Behin izapideak amaituta, atxilotu guztiak aske utzi dituzte epailearen aurrean agertzeko aginduarekin. Hainbat ertzain artatu dituzte kolpe eta lesioengatik, eta Ertzaintzaren auto batean kalteak eragin dituzte. Segurtasun Sailak eta Ertzaintzako sindikatuek gogor gaitzetsi dituzte gertakariak.
Ehunka migratzaile bizi dira Trampolin hondartzan hilabete geroago, eurekin zer gertatuko den jakiteke
Babesgune ofizialetan tokirik ez, eta ehunka migratzaileren babesleku bihurtu da Trampolin hondartza. Bertan dauden migratzaileek egoera oso zaila bizi dutela diote, etorkizun hobe baten bila jo zutela Ceutara, eta ez luketela nahi euren familiek nola dauden jakitea. Irtenbideren bat iristeko zain jarraitzen dute.
Andaluziatik Ceutara elkartasuna adieraztera joandako ontziak bueltan dira
Andaluziatik Ceutara joandako 60 ontziak bueltan dira. Portuan bildu diren Ceutako herritarrek Espainiako banderak astinduz eta txalo artean agurtu dituzte.
Inoizko bisitari gehien izan dira Bilboko Aste Nagusian aurten: 2 milioi pertsona baino gehiago
Bilboko Udalak egindako behin-behineko balantzearen arabera, iaz baino delitu gutxiago eta atxiloketa gehiago egin dira.
Aste Nagusia amaitzear da, eta Marijaia agur esateko prest
22:30ean su emango zaio Marijaiari, datorren urtera arte atseden har dezan. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai Orain atarian eta ETBn.
Bi gizonezko atxilotu dituzte hilketa saiakeragatik Donostian, beste gizon bat larri zauritu ondoren
Biktimak adierazi dienez, hiru gizonek eraso egin diote: batek heldu, beste batek sastakatu eta, lurrera erori ostean, hirugarrenak buruan jo du.
Zuzenean: 'Agur Marijaia'
Marijaia errez agurtuko dute Bilboko Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.
Epailearen aurrera eraman dute Astigarragan, emazteari ohiko tratu txarrak ematea egotzita, atxilotu duten gizona
Dirudienez, azken bost egunotan birritan saiatu da erasotzailea emaztea itotzen, eta objektu gogor batekin kolpatu du.