Aste Nagusia amaitzear da, eta Marijaia agur esateko prest
22:30ean su emango zaio Marijaiari, datorren urtera arte atseden har dezan. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai Orain atarian eta ETBn.
Marijaia, erre aurretik. Argazkia: EITB
Musikaz, kolorez eta giro onez betetako bederatzi eguneko jaiak izan ondoren, Bilbok amaiera bikaina emango dio igande honetan Aste Nagusiaren 46. edizioari, Marijaiaren agurrarekin eta erreketarekin, udaletxe aurrean.
Onintza Enbeita pregoilaria eta Ainhoa Urrejola txupinera izango dira 21:30ean Uribitarteko kaian hasiko den ekitaldian, eta ordubetera erreko dute Marijaia, aurtengo azken txupina jaurti ondoren.
Udaletxeko zubiraino, hainbat traineruk eramango dute Marijaia, bengalak eta piroteknia lagun dituztela, eta txosnak argiak itzaltzen joango dira.
Udalak soinu dorreak jarriko ditu ibilbidean zehar, "Agur Marijaia" ibilbide osoan entzun ahal izateko.
Ekitaldi osoa zuzenean ikusi ahal izango da Orain atarian eta ETBn.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera