EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Iker Casanova, artxiboko irudi batean. Argazkia: EH Bildu
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoak koalizioko oinarriei proposatu die alderdi subiranistaren Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaileak, Iker Casanovak (Barakaldo, 1972), errepika dezala lurraldeko ahaldun nagusi izateko hautagai gisa, datorren foru hauteskundeetan, 2027ko maiatzaren 23an, hain zuzen.
EH Bilduk astearte honetan azaldu duenez, 2023ko foru hauteskundeetan alderdi abertzalearen hautagaitzak lortutako "emaitza historikoen" ondorioz aukeratu dute Casanova. Orduan, ordezkaritza handitu eta 15 eserleku lortu zituen.
Horrez gain, Casanovak azken lau urteotan egindako "lan biziari jarraipena emateko" eta "EH Bilduk Bizkaian mugarik ez duela erakusten jarraitzeko" apustuaren barruan kokatzen du hautagaitza alderdi subiranistak.
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoak nabarmendu du Batzar Nagusietako egungo bozeramailea dela koalizioak lurralderako duen "asmo handiko" proiektua gidatzeko "pertsonarik egokiena", "etorkizuna eta oparotasuna bermatzen jarraitzeko", bai eta bertan bizi eta lan egiten dutenen "ongizatea" bermatzeko ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik