MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo eta Leioa lotuko dituen Itsasadarraren Bulebarra azaroan irekiko da

Leioan 500 metroko tarte bat dago egiteke, azpiegiturak lotura izan dezan Getxoko ibilbidearekin.

(Foto de ARCHIVO)

Tramo del Bulevar de la Ría en Lamiako



REMITIDA / HANDOUT por DFB

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

26/3/2024
Lehen fasearen irekieraren irudia, 2024an. Argazkia: Europa Press

Azaroaren amaieran oinezkoentzako eta bizikletentzako azpiegitura jarriko da martxan Elorrieta (Bilbo) eta Lamiako (Leioa) artean, Erandio zeharkatuz. 

2022an iragarritako azpiegutura horrek Ezkerraldearekin lotura izango du "All Iron" zubiaren bidez, eta Getxoko ibilbidearekin lotzea aurreikusita dago. Horretarako, kilometro erdiko tarte bat baino ez da falta, Leioako Udalari dagokiona.

Bost kilometroko ekipamendua Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu du, Bilboko, Erandioko eta Leioako udalekin lankidetzan, eta 40,57 milioi euroko inbertsioa egin du, Altzaga-Lamiako eta Lutxana-Altzaga tarteetan.

Lehenengo zatia (Lamiako-Altzaga) 2024an ireki zen, eta bigarren fase honekin foru aldundiak bukatutzat eman du berari dagokion zatia. Leixuri Arrizabalaga bozeramaileak azaldu duenez, bost kilometro berreskuratu dituzte oinez ibiltzeko eta bizikletaz mugitzeko, aldi berean ibilgailuen zirkulazioa mantenduz. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X