Gizon bat atxilotu dute Getxon adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita
Atzo arratsaldean lau salaketa jaso zituen Ertzaintzak atxiloketa horrekin lotuta. Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago ba ote dauden argitzeko.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean Getxon , adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita, lau salaketa jaso ostean.
Atzo, asteazkena, jarri zituzten lau salaketa horiek. Berehala, Getxoko ertzain-etxeak ikerketa abiatu zuen, salatutako gertakarien ustezko egilea identifikatzen saiatzeko.
Gaur, ikerketaz arduratzen diren agenteek aurrekari polizialik ez duen 30 urteko gizon bat atxilotu dute.
Behin eginbideak bukatuta, epailearen esku utziko dute atxilotua.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago ba ote dauden argitzeko.