ZERGA BILKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ogasunek inoiz baino diru gehiago bilduko dute aurten eta % 3ko deflaktazioa aplikatuko dute errenta zergan

Finantzen Euskal Kontseiluak baieztatu du zerga bidezko diru bilketa aurreikusi baino % 1,1 handiagoa izango dela aurten. 2027ari begira, 22.681 milioi euro biltzea aurreikusi dute. 

GRAFCAV769. VITORIA (ESPAÑA), 15/10/2026.- El consejero de Hacienda y Finanzas, Noël d´Anjou (i), y la consejera de Gobernanza, Administración digital y Autogobierno, María Ubarrechena (c, d), antes de participar en el Consejo Vasco de Finanzas que celebra su habitual reunión de octubre en la que se confirman las previsiones de cierre de la recaudación de este año y las estimaciones para el próximo ejercicio que sirven de base para la elaboración de los presupuestos de las instituciones vascas. EFE/ Adrián Ruiz Hierro
Finantzen Euskal Kontseiluaren gaurko bilera. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ogasunek aurreikusi baino diru gehiago bilduko dute zerga bidez aurten, Finantzen Euskal Kontseiluak gaur egindako bileran jakinarazi duenez. 2026ko diru bilketa iaz baino % 4 handiagoa izatea espero bazen ere, azkenean % 5,1 haziko da, % 1,1 gehiago. 2027ari begira, 22.681 milioi euro biltzea aurreikusi dute, % 6,2 gehiago. 

Urtero bezala, Finantzen Euskal Kontseilua osatzen duten erakundeek —Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak eta Eudel— bilera egin dute aurtengo aurreikuspenak eguneratzeko eta hurrengo urtean zenbat bilduko duten kalkulatzeko. 

Aurten zerga bidez 21.365 milioi euro bilduko dituzte hirurek, iaz baino % 5,1 gehiago eta hasiera batean aurreikusi baino % 1,1 gehiago. 

2027ari begira, zerga bidez aurten baino % 6,2 gehiago jasotzea espero dute hiru ogasunek, 22.681,7 milioi euro guztira, aurten baino 1.316 milioi gehiago. 

Errenta zergan % 3ko deflaktazioa

Finantzen Euskal Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, aldundiek % 3ko deflaktazioa iragarri dute datorren urteko errenta zergan, inflazioa konpentsatzeko.

Deflaktazioa
da benetako soldata eta erosteko ahalmena egungo prezioen igoeraren agertokira egokitzea, herritarrek are zerga gehiago ordain ez dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X