ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Velorak Gasteizko Cegasa lantegi zaharreko lurrak erosi ditu bere industria-instalazio berrirako

Proiektuak 100 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko du, eta zuzeneko 120 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusten da. Instalazio berriak 2028rako amaituta egotea aurreikusten da.

(Foto de ARCHIVO)

Imagen de archivo de una torre de luz.



REMITIDA / HANDOUT por JUNTA DE ANDALUCÍA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

25/7/2019

Argi-dorre bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Energia-sektorean espezializatutako Velora Investa industria-taldeak Gasteizen kokatutako Cegasa lantegi zaharraren lurrak erosi ditu, bertan industria-instalazio berri bat eraikitzeko helburuarekin.

Proiektuak 100 milioi eurotik gorako inbertsioa ekarriko du, eta zuzeneko 120 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusten da. Instalazio berriak 2028rako amaituta egotea espero da, eta 2029ko lehen seihilekoan erabateko jarduera-gaitasuna lortzea.

Konpainiak ohar batan azaldu duenez, proiektua ECN All Wind plataformaren bitartez gauzatuko da. Plataforma hori Veloraren industria-ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Ekarpenek ere parte hartzen dute bertan, gutxiengo partaidetzarekin.

Zehazki, ekonomia elektrifikatzeko ezinbestekoak diren azpiegitura elektrikoen eta sare adimendunen hedapenarekin lotutako produktu berriak fabrikatuko dira instalazioan. ECN All Winden bigarren inbertsioa izango da, Vicinay erosi ondoren.

Eusko Jaurlaritzak uztailean iragarri zuen ECN All Winden akziodun bihurtuko zela. Velorak sortutako enpresa da, itsasoko energia eolikoan eta elektrizitatea garraiatzeko eta banatzeko sareetan espezializatua. Damaso Quintana buru duen enpresa-taldearen baitan dago. Jaurlaritzaren partaidetza Euskadi 2030 Industria Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek HAZI sektoreetako baten gisa identifikatzen du jarduera hau, etorkizunean beste jarduera ekonomiko batzuk sustatzeko ahalmen handia duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X