Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Eusko Jaurlaritzak Bazka Mahaia deituko du datorren astean, lehorteak eragindako larre eskasiak kaltetutako abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko, eta bazka erosteko formula bateratuak aztertuko dituzte. Gainera, irailean Uraren Mahaia eratuko dute, nekazaritzarako. Zehazki, uraren kudeaketa, haren erabileraren eraginkortasuna, ureztaketa-sistemen modernizazioa eta ustiategien hornidura izango dituzte hizpide, besteak beste.
Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak baieztatu du egungo egoera meteorologikoa apartekoa dela. Uztaila mendeko hilabeterik lehorrena izan da Gipuzkoan, eta tenperatura altuek, ur faltarekin batera, laboreei eta abeltzaintzako ustiategiei kalte egiten diete, eta hainbat ekoizpenetan errendimendua eta kalitatea galdu dira.
Larrerik ez dagoenez, negurako erreserbatutako bazka erabili behar dute abeltzainek, eta estres termikoak, berriz, produktibitatea eta ugalkortasuna murriztu ditu. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du NPBren laguntzak urriaren 15era aurreratzeko. Helburua sektorearen likidezia indartzea da.
Dirulaguntza zuzenak eskatu dituzte abeltzainek
Beroak eta euri faltak Euskal Herriko bazterrak gorritu eta abelburuak bazkarik gabe utzi ditu. Uda sasoia goi mendietako larreetan igaro ohi duten animaliak ukuilura jaisten hasiak dira, eta horietako asko negurako gordetako belar lehorra ematen hasi zaizkie animaliei. Lehortearen ondorioei aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskatzen dizkiote abeltzainek Eusko Jaurlaritzari.
Lehorteen garapena eta eragina aztertzeko, Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaiaren bilera egin dute gaur Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak ez ezik, ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariek parte hartu dute.
Bileraren atarian, egoeraren diagnostiko partekatua egin dute Xabier Iraola ENBAren koordinatzaileak eta Edurne Basterra UAGAren presidenteak.
Iraolaren esanetan, lehortearen ondorioz goiko larreetan ez dago urik eta belarrik. Beste datu bat ere eman du: belarraren produkzioa erdira jaitsi da. Basterrak, bere aldetik, dirulaguntza zuzenak orain behar dituztela nabarmendu du, irailera arte ezin dutela itxaron argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.