BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
BBVAk 6.051 milioi euroko irabaziak izan ditu 2026ko lehen seihilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 11,1 gehiago. Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) ostegun honetan jakinarazi dionez, irabaziaren hazkundea diru-sarrera errepikarien bilakaera onak eta kreditu-jardueraren gorakadak bultzatu dute; izan ere, enpresei emandako kreditua % 13 handitu da, eta partikularrei emandakoa, % 7.
Interesen marjina 15.164 milioira iritsi da lehen seihilekoan, 2025eko ekainean baino % 20,3 gehiago (% 18,8 gehiago, kanbio-tasa konstanteetan); taldearen diru-sarrerak —marjina gordinaren bidez neurtuta—, 21.159 milioira igo dira, % 17,3 gehiago (% 16,9 gehiago tasa konstanteetan).
Bestalde, BBVAk iragarri du akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat jarriko duela martxan, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Komisio garbiak
BBVAren arabera, lehen seihilekoko mozkinen hazkundea interes-marjinaren bilakaerak bultzatu du, eta horren hazkundeak konpentsatu egin ditu ustiapen-gastuen igoera —% 17,9 igo dira— eta aktibo finantzarioen narriaduragatiko zuzkidurak —% 26,6 handitu dira 2025eko ekainarekin alderatuta—, kredituaren hazkundearen testuinguruan.
Komisio garbiak, interes-marjinarekin batera banku-negozioaren diru-sarrera errepikariak osatzen dituztenak, % 14 dira urte arteko tasan, eta bezeroei emandako maileguak eta aurrerakinak, % 10,6.
Bestalde, taldeko bezeroen baliabideek % 19,3 egin dute gora (% 6,9 aurten) urtebetean, eta bezeroen gordailuak % 19 hazi dira (% 6,1 aurten). Balantzetik kanpokoak (inbertsio-funtsak, pentsio-planak, kudeatutako zorroak eta bestelakoak), berriz, % 8,7 hazi dira abenduarekin alderatuta.
Irabaziak, herrialdeka
- Mexiko: 2.979 milioi euro (+% 8,2).
- Espainia: 2.172 milioi euro (+% 2,3).
- Hego Amerika: 556 milioi euro (+% 33,6).
- Turkia: 532 milioi euro (+% 29,1).
- Gainerako negozioak (Estatu Batuak, Europa eta Asia): 508 milioi euro (+% 60).
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.