Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lehortea. Artxiboko argazkia: EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko uztailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia: Lehorteen garapena eta eragina aztertzeko, Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaiaren bilera egingo dute gaur goizean. Enba sindikatuak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek parte hartuko dute.
- Afari solidarioak Donostian: Donostiako Udalak afari solidarioak debekatu berritan, Jon Insausti Donostiako alkateak bilera egingo du Kaleko Afari Solidarioak (KAS) kolektiboarekin udaletxean.
- Ekialde Hurbileko gerra: Estatu Batuek Iranen aurkako eraso oldea abiatu du, Iranek AEBk Jordanian duen base militarrari eraso egin eta biharamunean.