Langabeziak behera egin du Euskadin eta Nafarroan bigarren hiruhilekoan, eta bi erkidegoetan Estatuko batezbestekoaren azpiko tasak daude
Euskal Autonomia Erkidegoan 12.400 langabe gutxiago daude, eta tasa % 7,11koa da; Nafarroan, berriz, 3.300 langabe gutxiago daude, % 8,07ko indizearekin.
Euskadik eta Nafarroak lan-merkatuaren hobekuntzarekin itxi dute 2026ko bigarren hiruhilekoa, langabeen kopurua murriztu eta langabezia-tasak Estatuko batezbestekoaren azpitik kokatu baitira, Biztanleria Aktiboaren Inkestak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
EAEn, lan-merkatuak 7.800 enplegu sortu ditu, 1.007.600 landunera iritsi arte, eta 12.400 langabe gutxiago dago, gainera. Horrela, langabezia-tasa 1,12 puntu jaitsi da aurreko urteko azken hiru hilabeteen aldean, % 7,11raino.
2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, landunen kopurua igo egin da (12.800 lagun gehiago) da, eta 800 langabe gutxiago dago.
Zifra horiekin, Euskadi da langabezia-tasa txikiena duen bigarren erkidegoa, Balear Uharteen ondoren (% 6,11); estatuko batezbestekoa, berriz, % 9,87 da.
Zifrak Nafarroan
Nafarroan 27.700 langabe daude hiruhileko honetan, aurreko hiruhilekoan baino 3.300 gutxiago eta aurreko urteko hiruhileko berean baino 400 gehiago; beraz, langabezia-tasa % 8,07koa da.
Gainera, bigarren hiruhilekoa 315.200 landunekin itxi da, hiru hilabete lehenago baino 5.100 gehiago. Kopuru horretatik, 170.000 gizonak dira, eta 145.000, emakumeak; langabeziak 13.100 gizoni eta 14.600 emakumeri eragiten die.
Estatuan, lan-merkatuak 486.000 landun ditu aldi horretan, eta errekorra lortu du 22.780.000 langilerekin; langabeziak, berriz, behera egin du (213.300 lagun gutxiago), eta langabezia-tasa % 9,87an kokatu da. Enplegu-sorrera zerbitzuen sektoreak bultzatu du nagusiki, eta gora egin du bai Espainiako biztanleen artean, bai atzerritarren artean.