Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Pertsona bat, gasolindegi batean, erregaia hartzen. Artxiboko argazkia: Europa Press
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,5eraino igo da uztailean Espainiako Estatuan, INE Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera. Urte arteko tasak hiru hamarren egin du gora ekainetik uztailera, eta 2024ko maiatza ezkero tasarik handiena da.
Ekainetik uztailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da, ekainean baino lau hamarren gutxiago. Gauzak horrela, inflazioak sei hilabete jarraian daramatza goranzko bidean.
Batez ere, erregaiak eta argindarra iazko hilabete berean baino gehiago garestitu izanak eragin du prezioak igotzea.
Azpiko inflazioa % 3raino igo da
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino. Hortaz, KPI orokorra baino sei hamarren apalagoa da.
Uztaileko datu aurreratua datorren abuztuaren 13an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.