Leon XIV.a aita santua ospitaletik atera da
Aita santua oinez atera da Erromako Gemelli erietxetik, irribarretsu eta bertaratutakoei diosala eginez. Bihar angelusaren otoitza gidatuko du Vatikanoan.
Aita santua, auto ofizial batean, erietxetik irten ostean. Argazkia: EFE
Birikan atzeman zioten minbizi-tumorea kendu ostean, sendagiria jaso du gaur Leon XIV.a aita santuak. Erromako Gemelli ospitaletik atera, eta Vatikanora eraman dute autoz. Bihar bertatik zuzenduko du angelusa.
Aita santua oinez atera da erietxetik, irribarretsu eta paziente eta fededunak agurtzen.
Aurreikusitakoaren arabera, bihar berriro agertuko da Vatikanoko balkoian, eta bertatik zuzenduko du angelusa.
Vatikanoak duela astebete iragarri zuen Leon XIV.ak biriketan nodulu bat zuela eta ebakuntza egin behar ziotela. Asteartean egin zioten operazioa, eta ordutik izan da ospitalean.