Bizitzaren garestitzearen aurkako protesta bortitzak Italian eta Albanian ere
Georgia Meloni Italiako presidenteak bilera deitu du astelehen honetarako, ordena publikoa aztertzeko asmoz. Albanian, presidenteak ohartarazi du "protestek arriskuan" jartzen dutela "Albania Europar Batasunean sartzea".
Italian eta Albanian ere bizitzaren gastuen gorakadaren kontrako protestak egiten ari dira azken egunotan, Frantziaren antzera
Italian, Milanen, Turinen edo Bolonian manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskar bortitzak izan dira mobilizazioen ondoren. Hiriko kale nagusietan harriak, petardoak eta botilak jaurti dituzte, kalte materialak handiak izan dira eta dozenaka atxilotu daude.
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak eraso "bortitzak" gaitzetsi ditu, "manifestatzea eskubide bat delako", baina "gure hiriak sutan jartzea ez".
Giuseppe Sala Milango alkateak gizartearen ondoezaren zilegitasuna onartu du, baina erasoak gaitzetsi ditu: "Protestaren arrazoiak ulergarriak ziren. Hala ere, poliziaren aurkako indarkeria eta hiriari egindako kalte larriak ezin dira justifikatu", adierazi du.
ANSA albiste-agentziaren arabera, dozenaka atxilotu daude, tartean adingabe ugari, eta hainbat zauritu.
Giorgia Melon ilehen ministroak bilera deitu du biharko, ordena publikoko gaiak aztertzeko.
Protesta bortitzak Albanian, seigarren egunez jarraian
Bestalde, Albaniako Gobernuaren aurka ikasleek antolatutako protestek, seigarren eguna dute jada Tiranan. Gaur, gutxienez hiru pertsona zauritu dira bertako irratiek jakitera eman dutenez.
Albaniako Osasun Ministerioaren arabera, hiru pertsona ospitaleratu dituzte kazetari bat eta 15 urteko adingabe bat, tartean.
Edi Rama lehen ministro sozialistak igande honetan Facebooken eskegitako bideo batean adierazi duenez, protestek arriskuan jartzen dute Albania Europar Batasunean (EB) sartzea: "Albaniarrek ondo pentsatu behar dute: EBn sartu nahi duten ala ez", ohartarazi du agintariak.