Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
‘I Baschi alla Biennale 1976/2026’ proiektua. Artxiboko irudia: Irekia
Imanol Pradales lehendakaria Italian izango da maiatzaren 6, 7 eta 8an, Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturalaren bultzadak markatutako agenda batekin, "sorkuntzaren eta pentsamenduaren espazio global handietan presentzia indartzeko funtsezko une batean", Lehendakaritzak nabarmendu duenez.
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Hain zuzen ere, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera joango da lehendakaria, ‘I Baschi alla Biennale 1976/2026’ proiektua babestera: mugarri historiko hura berreskuratu eta egungo lengoaia artistikoetatik berrinterpretatzen duen ekimena.
Euskal kulturaren proposamena hiru ardatz osagarriren inguruan egituratzen da: instituzionala, akademikoa eta artistikoa, maiatzaren 7an "iragana eta oraina lotzea ahalbidetuko dutenak", Jaurlaritzak jakitera eman duenez
Ardatz akademikoak Bienaleko euskal parte-hartzearen memoriari buruzko hausnarketarako guneak eskainiko ditu; artistikoak, berriz, 1976ko programarekin elkarrizketan jarritako erakusketa garaikide bat izango du; eta instituzionalak Euskadiren ikusgarritasuna indartuko du, "identitate propioa duen subjektu kultural gisa".
"Hori guztia euskal artisten belaunaldi berri baten protagonismoarekin, gehienak emakumeak, euskal sistema kulturalaren bilakaera eta heldutasuna ordezkatzen dutenak", Lehendakaritzak azaldu duenez.
Programak ekitaldi instituzional bat barne hartzen du Scuola Grande San Giovanni Evangelista-n, "1976an euskal aurkezpena egin zen leku sinbolikoan", baita Veneziako Bienaleko pabiloi ofizialera bertaratzea ere, maiatzaren 8an.
Euskadi 1976ko keinu hartatik 50 urte geroago itzuliko da Veneziara, "trantsizio, ziurgabetasun eta askatasunik gabeko garai batean Veneziara artea baino askoz gehiago eraman zuena".
"Euskal artista talde hark herri baten ahotsa eraman zuen. Keinu hori nortasunaren, duintasunaren eta askatasunaren baieztapen bat ere izan zen, eta artea tresna bihurtu zuen bere burua ikusgarri egiteko eta munduan duen lekua aldarrikatzeko", nabarmendu du Lehendakaritzak.
Jaurlaritzak azpimarratu duenez, "gaur egun, mende erdi geroago, Euskadi guztiz bestelako testuinguru batetik itzuliko da: sendotutako gizarte gisa, erakunde propioak eta kultura-sistema indartsu bat dituena". Lekuko hark jasotzen duen itzulerak "memoria eta sorkuntza garaikidea lotzen ditu, eta Euskadi nazioarteko eszenan kokatzen du, herri moderno, sortzaile, nortasun propio eta mundura irekia", gaineratu du.
Halaber, lehendakariak agenda politikoa beteko du Emilia-Romagna eskualdean, eta maiatzaren 6an bilera bat izango du Michele de Pascale presidentearekin, 2023an hasitako alde biko harremanak indartzeko.
Prozesu horri esker, aurrera egin ahal izan da interes komuneko eremuen identifikazioan eta Elkar Aditze Memorandumaren (MoU) lanketan. Memoranduma 2026rako sinatzea aurreikusita dago, eskualdeen arteko aliantza estrategiko bat ezartzeko.
Bilerek harremanaren bultzada politikoa sendotzeko eta partekatutako sektore estrategikoetan lankidetza indartzeko balioko dute, besteak beste, manufaktura aurreratuan, energian eta jasangarritasunean, automobilgintzan, industria aeroespazialean eta teknologia digitaletan, adimen artifiziala, datuak eta teknologia kuantikoak barne.
Era berean, enpresa-ekosistemen, klusterren eta zentro teknologikoen arteko lotura sustatuko da, dagoeneko hasita dauden lankidetza-dinamikei jarraitasuna emateko, besteak beste, Emilia-Romagnaren parte-hartzea Bilbon egindako Leaders’ Meeting bileran.
Boloniako lanaldian, Lehendakariak Matteo Zuppi kardinalarekin, Italiako Gotzainen Batzarreko presidentearekin, egingo dau bilera. Bolognako artzapezpikua eta Europako Eliza katolikoaren figura ospetsuenetako bat da Zuppi, eta elkarrizketarako, bitartekaritzarako eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko duen konpromisoagatik nabarmendu da, Sant 'Egidio Komunitatearen tradizioaren ildotik.
Oro har, bidaiak indartu egiten du Euskadiren kanpo harremanen ikuspegi integratua, Euskadi Globala, non kulturak nazioarteko proiekzioaren elementu nagusi gisa jarduten duen, identitatea, berrikuntza eta lankidetza uztartuta, herrialdea sorkuntzarako eta erabakiak hartzeko espazio global nagusietan kokatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.