PPren ustez PSE-EE "plantak egiten dabil", eta kritikatu du euskara arloko politiketan "konplizea" dela
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, sozialistak “plantak egiten ari dira” EAJrekin Lan Eskaintza Publikoetan euskara blindatzeari buruzko negoziazioetan, eta kritikatu du Euskadin martxan jarritako hizkuntza politiketan “konplizeak” izan direla. Bien bitartean, ostegun honetan, PSE-EEk berriro eskatu du enplegu publikoko hizkuntza-eskakizunei buruzko eztabaida geldiarazteko, gero eta "polarizazio" handiagoa baitakar.
Garridok adierazpenok egin ditu prentsaurreko batean, Eusko Legebiltzarrean, Santiago Lopez kidearekin batera, Enplegu Publikoaren Legearen erreformari PPk egindako zuzenketak azaltzeko.
Zehazki, 38 zuzenketa aurkeztu dizkie EAJren eta EH Bilduren proposamenei, hain zuzen, euskara eskakizunak baliogabetu dituzten hainbat epairen ondotik, hizkuntza-eskakizunei segurtasun juridikoa emateko asmoz egin duten proposamenari.
PPren bozeramaileak uste du EAJren eta PSEren artean izandako talkek eta “ustelkeria kasuek” ez dutela eragingo EAJk PSOEri Kongresuan emandako babesean. Gainera, kritikatu egin du EAJren eta EH Bilduren arteko "lehia", hizkuntza-politiken alorrean.
EAJri egotzi dio EH Bilduri abstentzioa eskatzeak argi erakusten duela "etsi-etsian" dabilela, eta defendatu du egungo euskara politikek ez dutela emaitza onik eman, ez delako "euskara gehiago hitz egiten". Are gehiago, politika horiek “neurrigabeak” direla uste du.
Testuinguru horretan, PPk euskara derrigorrezkoa den lanpostuak % 50era mugatzea proposatu du, eta profilak irizpide objektiboen eta eremu bakoitzeko errealitatearen arabera egokitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.