Udaletxea eta Aldundia lotuko ditu Surne Bilbao Basketen ospakizunak, estali gabeko autobus batean
Autobusa Miribillatik irtengo da 17:40an, Udaletxera bidean. Bertan, jarduneko alkateak harrera egingo dio taldeari, eta titulua balkoitik eskainiko die zaleei, 18:00etatik aurrera. Hortik aurrera, Aldundira abiatuko dira. "Euskadi Quédate" programak jarraipen berezia eskainiko du 17:45etik aurrera, ETB2n eta ETB ONen.
Jokalariei iaz egindako harrera. Argazkia: Europa Press
Surne Bilbao Basketek ospakizun ugari izango ditu gaur Bilbon. Atzoko garaipenaren ostean atsedenerako ia denborarik izan gabe, jokalariek 17:40ean ekingo diete ospakizunei Miribillan. Bertatik aterako da autobusa, udaletxera bidean. Amaia Arregi jarduneko alkateak harrera egingo die eta titulua zaleei eskainiko diete balkoitik, 18:00etatik aurrera.
Lehenengo ekitaldi horren ondoren, taldeak hiriko kaleak zeharkatuko ditu, Bizkaiko Foru Aldundirako bidea estalkirik gabeko autobus batean egingo dute. Bertan, 19:00etatik aurrera, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak harrera egingo die, eta balkoira aterako dira berriro, bertaratzen direnei garaikurra eskaintzeko.
Datozen egunetan hainbat ekitaldi daude aurreikusita. Izan ere, ez da baztertzen titulua zaleekin partekatzeko ekimen gehiago izatea. Tartean, igande honetan Bilbao Arenan garaikurra erakustea, 12:30ean jokatuko den partiduarekin bat eginez, baita San Mamesen errekonozimendu publikoa egitea ere, aurreko denboraldian gertatu zen bezala.
FIBA EUROPA KOPA
Surne Bilbaok Europako bigarren kopa irabazi du, biak jarraian irabazi ere, Miribillan finala iraulita (89-74)
Ponsarnauren jokalariek finalari buelta eman diote, Greziatik ekarritako sei puntuko desabantaila iraulita. Miribillan jokatutako norgehiagokaren lehen zatia oso parekatua izan da, baina bigarrenean beltzezkoak suspertu egin dira eta bereganatu egin dute finala.
Dispositiboa
Bilboko Udalak operazio zabala antolatu du, gaur arratsaldean milaka pertsona hiriko erdigunera hurbilduko direlakoan, harrera-ekitaldietan parte hartzeko.
Amaia Arregi Bizkaiko hiriburuko jarduneko alkateak, Udalbatzarekin batera, Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentea, Jaume Ponsarnau entrenatzailea eta Tryggvi Hlinason taldeko kapitaina hartuko ditu, gainerako jokalariekin batera, 18:00etan gutxi gorabehera, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.
Titulua ospatzeko jende ugari etorriko dela aurreikusi denez, Udalak 14:00etatik 22:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa murriztuko dela iragarri dute. Murrizketa horiek Erkoreka plaza, Sendeja, Viuda de Epalza, Areatza, Nafarroa, Plaza Biribila, Kale Nagusia eta Astarloa inguruei eragingo diete, autobusaren ibilbiderako hesia jarriko baita Udaleko lantaldea Foru Aldundira eramateko.
Garbiketa-zerbitzuko langile eta teknikari bat arduratuko da jende gehien biltzea aurreikusten den guneak garbitzeaz.
Ospakizunetara garraio publikoz hurbiltzeko gomendatu die Udalak zaleei, ahal dela trenez edo metroz, zirkulazioa zaila izan daitekeelako, batez ere trafikoa murrizten den bitartean.
Jarraipen berezia ETB2n y ETBONen
Ospakizunarekin bat egingo du Euskal Telebistak, eta "Euskadi Quédate" programak jarraipen berezia eskainiko du 17:45etik aurrera, ETB2n eta ETB ONen
Atzoko final handia ETB ON plataforman dugu ikusgai.
Zure interesekoa izan daiteke
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferikorekin
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa segururako betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez zortzi pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.
Asintomatikoa eta kontrolpean dago Galizian atzemandako hantabirusaren kasua
Pazientea, frantziar-argentinar herritar bat, ostatuan isolatuta dago, eta Osasun Ministerioa zein Galiziako Xunta haren kontaktuen jarraipena egiten ari dira.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.