Udako eguzki-eklipsea prestatzeko entsegu egunak: Eguzkia abuztuaren 12ko posizioan izango da iluntzean
Gaur-biharretan, Eguzkiak abuztuaren 12a izango duen posizio bera izango du, 20:27 inguruan. Hori dela eta, fenomenoa ikusteko tokirik onena zein den egiaztatu ahal izango da.
Abuztuaren 12ko eguzki-eklipseak ikusmin handia sortu du, eta apirileko azken egun hauek oso egokiak izango dira lehen behaketak egin eta fenomenoa jarraitzeko tokirik onena aukeratzen laguntzeko.
Gaur-biharretan, iluntzean, Eguzkiak abuztuaren 12an izango duen posizioan egongo da (eklipsearen egun ispilua). Aipaturiko eguzki-eklipsea Euskal Herrian ikusi ahal izango da, beti ere eguraldiak laguntzen badu.
Eguzkiak eklipsearen egunean egingo duen ibilbidearen antzekoa egingo du gaur, eta, hortaz, Euskal Herriko toki bakoitzetik nola ikusiko den egiaztatu ahal izango da, proba moduan.
Gaur, Eguzkia ezkerrerago kokatuko da zeruan eta bihar, berriz, eskuinerago.
Eklipsearen puntu gorena 20:27an izango da, eta, hortaz, orduan begiratuko behar da zerura gauden tokitik Eguzkia ondo ikusten den egiaztatzeko.