Biarritzen izan da Chanelen azken desfilea, Nicole Kidman, Marion Cotillard eta zinema eta moda munduko izar handiekin
Modako enpresak Ipar Euskal Herriarekin duen lotura indartu du saltokia inauguratuta, eta sasoi arteko bildumaren aurkezpenarekin.
Coco Chanelen ondarea Biarritzera itzuli da, hirira iritsi eta mende bat baino gehiago igaro ondoren. Chanel enpresak denda bat inauguratu du erdigunean, Garderes kaleko 3. zenbakian, eta bilduma arteko 2026/27 jantzi-sortaren desfilea egin du gaur.
Desfile bi izan dira. Lehena, 11:00etan izan da, eta, bigarrena, 15:00etan. Biak ala biak dira egun modaren nazioarteko epizentro bihurtu den hirian maison hedatzearen parte.
Biarritz ez dute ausaz aukeratu. 1915ean ireki zuen Gabrielle Chanelek bere goi joskintzako etxea, eta orduan hasi zuen harremana Lapurdiko herriarekin. Orain, 110 urte geroago, marka protagonismo bikoitzarekin itzuli da: merkataritza eta desfilea, hirian duen presentzia sendotuz.
Matthieu Blazyk diseinatutako Croisière bilduma aurkeztu du markak. 900 gonbidatu inguru bildu ditu. Aurreko edizioetan Monakon, Los Angelesen eta Comoko lakuan izan den nazioarteko zirkuituaren ekitaldi esklusiboenetako bat da.
Hitzorduak ikusmin handia piztu du Ipar Euskal Herrian, zinema, moda eta musika munduko figura ugari bildu baitira.
Besteak beste, Nicole Kidman, Marion Cotillard, Vanesa Paradis eta Charlotte Casiraghi izan dira bertan. Biarritzen da baita ere A$AP Rocky raperoa, Chanelen enbaxadorea.
Tilda Swinton edo Anna Mouglalis bezalako beste pertsona ospetsu batzuk ere ikusi dira hirian, markak antolatutako ekitaldien testuinguruan, eta luze eta zabal hitz egin da Pedro Pascal, Jacob Elordi, Margot Robbie edo Naomi Campbellen parte-hartzeaz.
Enpresak bere irudi globala indartzen jarraitzen du, besteak beste, markaren egungo enbaxadore Jacob Elordirekin. Moda, historia eta nazioarteko proiekzioa Biarritzen bildu dira egunotan, luxuaren eta goi mailako joskintzaren epizentro bihurtua.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.