Arabarrak San Prudentzio jaietan murgildu dira
Armentiako landak gastronomia, erromeriak, dantzak eta haurrentzako ekitaldiak batzen dituen jaiaren erdigunea dira. Erakunde mailan, Mikel Sanchez traumatologo eta zirujauak Arabako domina jasoko du Foru Aldundiaren eskutik.
Arabarrek euren egun handienetako bat ospatuko dute gaur, San Prudentzio eguna. Euriak ezin izan zuen atzo gaueko Erretreta lausotu, eta gaur milaka lagun bilduko dira Armentiako zelaietan gastronomia, dantzak, erromeriak eta herri kirolak uztartzen dituen jaiaz gozatzeko. Gainera, Mikel Sanchez traumatologo eta zirujauari Arabako domina emango zaio.
Jardunaldia goizeko 09:00ak aldera hasiko da, San Prudentzio zortzikoarekin, Foru Aldundiaren jauregiaren eskaileretan. Bertan ariko dira foru erakundeko txistulariak, tronpetariak eta atabalariak.
Eguneko ekitaldiak
Hori izango da Armentiako zelaietan erdigunea izango duen jai egunaren hasiera. Eta gastronomiari dagokionez, barraskiloak eta perretxikoak izango dira plater nagusia. Egun osoan zehar, milaka lagunek parte hartuko dute basilika inguruan ospatzen den ohiko erromerian. Meza 11:00etan izango da, ohorezko aurreskua, 12:00etan, eta ordu erdi geroago hasiko dira fanfarreen eta dantza taldeen animazioak.
Armentia inguruan puzgarriak eta haurrentzako animazioa egongo dira, baita dantza erakustaldiak eta herri kirolak ere. Arratsaldean, kontzertuak izango dira: Txapela Brava taldearena, 18:00etan, eta Aldaia Larrein taldearena, 21:00etan.
Ekitaldi instituzionalei dagokienez, unerik bereziena arratsaldeko 13:00etan Artiumen egingo den harrera izango da; bertan, Foru Aldundiak Arabako domina emango dio Mikel Sanchez traumatologo eta zirujauari.
Gainera, arratsaldean haurren danborrada egingo da, eta Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu 17:00etatik aurrera. Aurtengo berrikuntzetako bat Euskal Gunea da: hainbat egunetan emanaldiak hartuko ditu, Arka plazan.
Gasteizen ez ezik, San Prudentzio jaiak Arabako beste hainbat herritara ere iritsiko dira, hala nola Okondora, Artziniegara eta Aiarara.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.